MARTXAN
DA

fasea3

Ekarpenak adostu

Bildutako ekarpen eta ideiak jaso ostean, adostasun batetara iristeko faseari ekin genion. Ekarpen hauek web-orriaren bidez jaso genituen.

PROZESUAREN
AURKEZPENA.

Aretxabaletako Udalak herritarren eta eragileen parte hartzea sustatzeko eta arautzeko ordenantza definitzea eta onartzea erabaki du.

Prozesu hau aretxabaletarrekin egin nahi dugu eta horregatik, nola egin nahi dugun erabaki eta PARTE HARTZERA GONBIDATU NAHI ZAITUGU.

HELBURUAK.

Hauek dira uztailan hasiera eman genion prozesu honekin bilatuko ditugun helburuak:

  • Aretxabaletako herritarren parte hartzearen inguruko gogoeta burutu
  • Aretxabaletako herritarrek parte hartzea sustatzeko moduen inguruko gogoeta burutu
  • Aretxabaletako behar komunitarioak asetzeko modu eta bideen inguruko gogoeta burutu eta hau norabidetzeko markoa proposatu

ZERTARAKO?

Herritarren parte hartze araudi batek, aretxabaletarrak gure herriko erabakietan parte hartzeko dugun eskubide eta betebeharrak arautzeko tresna bat da.

Nola hartu dezakegu parte gure herriko bizitzan? Eta gure udalaren bizitzan? Nolako informazio izan behar dugu herritarrok eskuragai? Denaren inguruan erabaki dezakegu?

Zabaltzen dugun prozesu honekin galdera hauei erantzuna eman nahi diogu.

Horretarako, HERRITARREKIN SAIO IREKIAK ETA ON LINE EKARPENAK egiteko aukerari izango duzue.

 
Aretxabaletako Udala logotipoa
Logo Aldundia

Log in with your credentials

Forgot your details?